XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ez litzateke zilegi izango hori alde batera utzi eta aztertu gabe arazoa estaltzea.

Horietaz jabeturik, gaia galdera moduan formulatuta ekin diogu lanari; galderak neure buruari lehenengo eta lankideei gero jarri dizkiet: zein da ikasleek euskaltegia uzteko duten arrazoia?

Arrazoi bera al dute denek ikastaroa uzteko?

Abandonoek ba al dute konponbiderik?

Eta konponbidea dutenean, zein neurri zuzentzaile proposa daitezke?

Lanaren eskema

Euskaltegiaren egungo funtzionamendua ahalik eta modu zabalenean aztertzea proposatu dugu.

Lehenengo, ikasleen abandonoarekin zerikusia izan dezakeen guztiaren eztabaida libre batean arituz eta, gero, gaia zentratu eta arazoarekin erlazio zuzena izan dezaketenak zerrendatuz.

Halaber, ikasleek ikas-prozesua abandonatzeko erabakia hartzera zerk bultzatu dituen jakitea garrantzizkoa ikusi genuen.

Euskaltegia utzi duten ikasleen iritziak galdeketa labur baten bidez ezagutzea proposatu zen.

Inkesta horretan bi atal nagusiri buruz galdetuko zaie:

1. Euskaltegian bizi izan duten esperientzia eta, ondoren, euskaltegiari buruz duten irudia-iritzia.

2. Euskaltegia utzi eta gero zer-nolako kontaktua duten euskararekin.

Jarduna

Ikerketa-ekintza metodologia erabiltzea proposatu dugu.

Gaia ezagutu, plangintza egin eta aplikatu, ebaluatu eta ondorioztatutako ekintza zuzentzaileak aplikatu pausoz pauso.

Funtsean honako lan-eskemarekin abiatu gara:

1.1. Langaia zehaztu edo hasierako ideia orokorra bilatu.

1.2. Gaiari buruz ezagutza hobea emango diguten faktoreak bilatu eta analizatu.

1.3. Plangintza orokorra egin eta aplikapenaren pausoak zehaztu.

1.4. Lehen plangintza martxan jarri.

1.5. Martxan jartzearen ondorioak berrikusi.

1.6. Sortutako egoeraren ezagutza lortzeko langaia zehaztu eta hasierako ideia birformulatu.